Itxi

Txapeldunen Liga

4. jardunaldia

PSG, Bayern eta Juventus, final-zortzirenetan

Agentziak | Erredakzioa

Atleticok, Cityk eta Real Madrilek hurrengo jardunaldira arte itxaron beharko dute sailkapena lortu ahal izateko.

  • Atletico taldeko Oblak.

    Atletico taldeko Oblak. Argazkia: EFE

Paris Saint Germainek, Juventusek eta Bayern Munichek Txapeldunen Ligako multzoen fasea amaitzeko bi jardunaldiren faltan lortu dute sailkapena.

Frantziako txapeldunak Club Brujas (1-0) gainditu zuen eta alemaniarrek Olinpiakos (2-0); italiarrek luzapenean erdietsi zuten garaipenaren gola Errusian Lokomotiven kontra (1-2).

Atletico Madrilek ez du sailkapena oraindik lortu, 2-1 galdu zuen Bayer Leverkusenen kontra; Manchester Cityk, bana egin zuen Italian Atalantaren aurka, eta Real Madrilek, Galatasaray jipoitu zuen (6-0), oraindik ez dute nahiko puntu pilatu.

Asteartean Napolesek ezin izan zuen Salzburgo gainditu eta hurrengo jardunaldirako utzi ditu etxeko lanak.

4. JARDUNALDIA

A multzoa
PSG 1 - 0 Brujas
Real Madril 6 - 0 Galatasaray

B multzoa
Bayern 2 - 0 Olinpiakos
Izar Gorria 0 - 4 Tottenham

C multzoa
D. Zagreb 3 - 3 Shakhtar
Atalanta 1 - 1 M. City

D multzoa
Lokomotiv 1 - 2 Juventus
Leverkusen 2 - 1 Atletico

E multzoa
Liverpool 2 - 1 Genk
Napoles 1 - 1 Salzburgo

F multzoa
Bartzelona 0 - 0 Slavia P.
B. Dortmund 3 - 2 Inter

G multzoa
Zenit 0 - 2 RB Leipzig
Lyon 3 - 1 Benfica

H multzoa
Chelsea 4 - 4 Ajax
Valentzia 4 - 1 Lille