Txapeldunen Liga
Itzuleko partidak (playoffak)
Txapeldunen Liga: Vila-realek kanporaketa irauli beharko du
Erredakzioa
Garridoren mutilek joaneko norgehiagokako 1-0ekoa irauli beharko dute multzoetako fasera sailkatzeko. Gainera, Bayern Munichek joaneko partidako 2-0ekoa defendatu beharko du Zurichen aurka.
-
Argazkia: EFE
Talde horiak joaneko partidako 1-0ekoa irauli beharko du Txapeldunen Ligako multzoetako fasean egoteko. Odensek ezustekoa eman zuen Danimarkako norgehiagokan, baina Garridoren mutilek ezin dute hutsik egin etxean eta horregaitik espainiarrak faboprito izaten jarraitzen dute.
Gainera, Bayernek joaneko norgehiagokako 2-0ekoa defendatu beharko du Zurichen. APOEL taldeak etxean jokatuko du Wisla Krakow talde poloniarraren aurka. Poloniarrek 1-0ekoa lortu zuten joaneko partidan. Genk taldeak 2-1ekoa irauli beharko du Maccabi Haifa taldearen aurka eta Dinamo Zagrebek joaneko 4-1ekoarekin ia erabakita du sailkatzea Malmo taldearen aurka.
Itzuleko partidak (asteartean 20:45ean):
Genk-M. Haifa
APOEL-Wisla Krakow
Malmo-Dinamo Zagreb
Villarreal-Odense
Zurich-Bayern
Joaneko partidak:
Wisla-Krakow-APOEL (1-0)
M. Haifa-Genk (2-1)
Dinamo Zagreb-Malmo (4-1)
Odense-Villarreal (1-0)
Bayern-Zurich (2-0)