Txapeldunen Liga
Bigarren jardunaldia
Txapeldunen Liga: Bartzelonak BATE Borisov jipoitu egin du
Erredakzioa
Guardiolaren taldeak bost gol egin dizkio Bielorrusiako taldeari. Valentziak eta Chelseak bana egin dute eta Zenitek, Bayernek, Arsenalek, Marsellak eta Milanek garaipena eskuratu dute.
Asteazken honetan E, F, G eta H multzoari dagozkien partidak jokatu dira, Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldiari itxiera emanez.
Bartzelonak 0-5 garaitu du BATE Borisov talde bielorrusiarra. Leo Messik bi gol egin ditu, Kubalaren marka berdinduz Barçaren bigarren golegile nagusiena bezala.
Valentziak eta Chelseak berdindu egin dute Mestallan. Lampardek aurreratu du Londreseko taldeak eta Soldadok penatliz, banakoa egin du partidaren azken txanpan.
Asteazken honetako partidak:
FC Zenit - FC Porto (3-1)
FC BATE Borisov - FC Barcelona (0-5)
Bayer 04 Leverkusen - KRC Genk (2-0)
Arsenal FC - Olympiacos FC (2-1)
Olympique de Marseille - Borussia Dortmund (3-0)
FC Shakhtar Donetsk - Apoel FC (1-1)
Valencia CF - Chelsea FC (1-1)
AC Milan - FC Viktoria Plzen (2-0)