Itxi

Txapeldunen Liga

4. JARDUNALDIA

Sevilla, Bartzelona, Chelsea eta Juventus final-zortzirenetan daude jada

ERREDAKZIOA

Borussia Dortmundek garaipen sendoa lortu du Bruggeren aurka eta F multzoko lehena da; H multzoan, Manchester United taldea da buru, Istanbul Basaksehiri irabazi ostean.

  • Bartzelona partidako gol bat ospatzen

    Bartzelona partidako gol bat ospatzen.

Txapeldunen Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldian Sevillak, Bartzelonak, Chelseak eta Juventusek final-zortzirenetarako txartela eskuratu dute. E, F, G eta H multzoetako taldeak ibili dira lehian.

Sevillak irabazi egin du Krasnodarren kontra (1-2) jokatu duen neurketa, Munirren golarekin luzapenean. Chelsea Rennesen aurka era berean nagusitu da (1-2), azken minutuetan. Ondorioz, bi taldeek final-zortzirenetarako txartela eskuratu dute eta orain lehenengo postua zeinek lortzen duen ikusi beharko da.

Bartzelonak erraz lortu du garaipena Dinamo Kieven aurka (0-4) eta hurrengo kanporaketan jokatzea ziurtatu du, Juventusek bezala, Ferencvaros (2-1) mendean hartu ostean.

F multzoan Borussia Dortmundek irabazi egin du Brugge taldearen aurka (3-0) eta Lazio-Zenit norgehiagoka 3-1 amaitu da. Borussia Dortmund (9 puntu) da liderra, Lazio (8 puntu) bigarren, hirugarren postuan da Brugge (4 puntu) eta Zenit (puntu 1) azkena da.

Manchester Unitedek irabazi egin du Istanbul Basaksehirren aurka (4-1) eta PSGk Leipzig garaitu du (1-0). Gauzak horrela, multzoa horrela gelditu da: Manchester United (9 puntu) da lehen postuan, bigarren Lazio (6 puntu), Leipzig (6 puntu) hirugarren da, eta laugarren postua betetzen du Istanbul Basaksehirrek (3 puntu).