Itxi

Txapeldunen Liga

4. JARDUNALDIA

Manchester Cityk eta Bayern Munichek final-zortzirenetarako txartela eskuratu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jardunaldiak Atalantaren garaipena utzi zuen Anfielden, D multzoa estutuz. B multzoan, Real Madrilek 0-2 garaitu zuen Inter, eta ondorioz, bigarrena da 7 punturekin.

  • Bayerneko jokalariak garaipena ospatzen

    Bayerneko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Manchester City eta Bayern Munich Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako sailkatu ziren asteazkenean, Olympiacos (0-1) eta Salzburgo (3-1) irabazi ostean. Liverpoolek itxaron beharko du, Anfielden Atalantaren aurka galdu zuelako (0-2).

Cityk 12 puntu lortu ditu eta orain lehenengo edo bigarren gelditzen den ikusi beharko da. Asteazken honetako beste norgehiagokan, Oportok, bigarrena 9 punturekin, Olympique de Marsella mendean hartu zuen (0-2).

Gainera, Bayernek ere final-zortzirenak jokatuko dituela ziurtatu zuen, Salzburgori irabazi ondoren. Alemaniarrak 12 punturekin A multzoaren buru dira eta Atletico bigarrena (5), Lokomotiv de Moscuren kontra berdindu baitzuen, hirugarrena 3 punturekin.

Bestalde, jardunaldiak Atalantaren garaipena utzi zuen Anfielden, D multzoa estutuz. Italiarrek 7 puntu dituzte, Ajaxek bezala, eta Liverpoolek 9. Ajaxek 3-1 irabazi zion 0 puntu dituen azkenari, Midtjyllandi.

B multzoan, Real Madrilek 0-2 garaitu zuen Inter, eta ondorioz, bigarrena da 7 punturekin. Borussia Mönchengladbach, bere aldetik, 4-0 gailendu zen Shakhtar Donetsken kontra eta liderra da.