Itxi

Txapeldunen Liga

Finalerdiak

Real Madril - Chelsea, hilaren 27an

EITB MEDIA

Paris Saint-Germainen eta Manchester Cityren arteko partida apirilaren 28an jokatuko da.

  • Benzema

    Benzema

UEFAk Txapeldunen Ligako finalerdien egutegi eta ordutegiak iragarri ditu.

Aurrenekoa hilaren 27an izango da, asteartean, Real Madrilek Chelsea hartuko du Alfredo di Stefano futbol-zelaian; hurrengo egunean, apirilaren 28an, bigarren finalerdia jokatuko da Frantzian Paris Saint-Germainen eta Manchester Cityren artean.

Finala maiatzaren 29an jokatuko da Istanbulen.

FINALERDIAK

Apirilak 27, asteartea

Real Madril - Chelsea, 21.00etan

Apirilak 28, asteazkena

Paris Saint-Germain - Manchester City, 21.00etan

Maiatzak 4, asteartea

Manchester City - Paris Saint-Germain, 21.00etan

Maiatzak 5, asteazkena

Chelsea - Real Madril, 21.00etan