Txapeldunen Liga
5. jardunaldia
Manchester City - PSG, asteazkeneko partida handia
A. B. E. | EITB Media
Txapeldunen Ligako multzoen faseko 5. jardunaldiko partida azpimarragarri gehiago: Atletico Madril - Milan, Liverpool - Porto eta Sporting Lisboa - Borussia Dortmund.
-
Messi eta Neymar argentinarrak Manchester Cityri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Asteazken honetan, Txapeldunen Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko zortzi partida jokatuko dira. Gainera, izen handiko taldeen arteko lehiak ikusi ahalko dira.
Manchester City - PSG norgehiagoka da deigarriena. Ingalaterrako taldea da A multzoko liderra, 9 punturekin, eta talde frantziarra da bigarren, 8 punturekin. Multzoko beste neurketan, nor baino nor gehiago arituko dira Brujas (4 puntu) eta Leipzig (1).
B multzoan, bi partida handi jokatuko dira: Atletico Madril - Milan eta Liverpool - Porto. Sailkapena eta multzoko lidergoa ziurtatuta ditu Liverpoolek (12 puntu), Porto da bigarren postuan (5), Atletico Madril hirugarren dago (4), eta azken postuan da Milan (1).
Jardunaldiko neurketa azpimarragarrienen artean dago Sporting Lisboa eta Borussia Dortmund taldeen artekoa. Seina punturekin daude C multzoko sailkapenean. Final-zortzirenetarako txartela bermatuta duen Ajaxek (12 puntu) Besiktas (0) azken sailkatuari egingo dio bisita.
D multzoko partidak Sheriff - Real Madril eta Shakhtar Donetsk - Inter Milan dira. Real Madril da liderra, 9 punturekin; Inter bigarren da, 7 punturekin; Sheriff dago hirugarren, 6rekin, eta azken postuan dago Shakhtar, puntu bakarrarekin.