Itxi

2021/12/07

17:58

Txapeldunen Liga

6. jardunaldia

Barça, Vila-real eta Sevilla taldeek Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara sailkatzea dute helburu

EITB Media

Asteazken honetan jokatuko dira multzoen faseko 6. eta azken jardunaldiko partidak. Bartzelonak Bayern Munich izango du aurkari Alemanian, Vila-realek Atalanta aurkari zuzenaren kontra jokatuko du Italian, eta Sevilla Salzburgoren aurka ariko da Austrian.

  • Lewandowski

    Lewandowski (Bayern Munich), Barçari lehen itzulian sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Asteazken honetan, abenduaren 8an, jokatuko dira Txapeldunen Ligako multzoen faseko seigarren eta azken jardunaldiko partidak. E, F, G eta H multzoetako taldeen txanda izango da.

E multzoan Bartzelona edo Benfica izango da geratzen den txartel bakarra lortuko duena. Barça bigarren da 7 punturekin eta Benfica hirugarren postuan dago 5 punturekin. Jada sailkatuta dagoen Bayern Munichek (15 puntu) hartuko du Bartzelona Allianz Arenan, eta Benficak etxean jokatuko du kanporatuta dagoen Dinamo Kieven (puntu 1) kontra.

Vila-realek Italian jokatuko du aurkari zuzena duen Atalantaren aurka. Castelloko taldea bigarren da 7 punturekin F multzoko sailkapenean eta Atalantak 6 puntu ditu, hirugarren postuan delarik. Jada sailkatuta dagoen Manchester Unitedek (10 puntu) Young Boys (4 puntu) hartuko du Old Trafforden.

G multzoa da txapelketako irekiena. Lille (liderra, 8 punturekin), Salzburgo (2. postuan, 7 punturekin), Sevilla (3. postuan, 6 punturekin) eta Wolfsburgo (4. postuan, 5 punturekin) taldeek, laurek, aukerak dituzte Txapeldunen Ligan aurrera egiteko. Sevilla - Salzburgo eta Wolfsburgo - Lille dira azken jardunaldiko norgehiagokak.

Bestalde, Chelseak eta Juventusek H multzoko lidergoa izango dute jokoan; biak berdinduta daude 12na punturekin, baina Chelsea lidergoan da averagea alde duelako. Zenitek (4 puntu) ziurtatuta du Europa Liga jokatzea, eta Malmö (puntu 1) kanporatuta dago. Chelseak Zeniti egingo dio bisita eta Juventusek Malmören aurka jokatuko du etxean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;