Itxi

Txapeldunen Liga

Joaneko partidak

Txapeldun Ligako final-laurdenak, abian

Erredakzioa

Asteartean 20:45ean hasita Benfica-Chelsea eta APOEL-Real Madril partidak jokatuko dira. Joaneko norgehiagokak izango dira.

  • Real Madril, partida prestatzen. Argazkia: EFE

    Real Madril, partida prestatzen. Argazkia: EFE

Astearte honetan abian jarriko dira Txapeldunen Ligako final-laurdenak. 20:45etik aurrera joaneko partidak jokatuko dira. Lehen bi kanporaketak Benfica-Chelsea eta APOEL-Real Madril izango dira.

Benfica-Chelsea kanporaketa, ustez, berdindua izango da, baina ingelesak dira faboritoak. Chelsea ez da denboraldi ona burutzen ari eta Txapeldunen Ligan du denboraldia itxuratzeko aukera. Aurrean Benfica izango du, talde sendoa eta kalitatezkoa. Portugaldarrek Chelsea zailtasunetan jartzeko gaitasuna dute.

Beste kanporaketako joaneko partida Txipren jokatuko da. APOEL eta Real Madril izango dira aurrez aurre. Madrildarrak dira faboritoak, baina aurrean Txapeldunen Liga honetako ezusteko nagusia izan den taldea edukiko dute. APOEL indartsua da bere etxean eta bertan eskaintzen dute beraien joko onena. Real Madrilek baja garrantzitsua izango du Xabi Alonsok ezingo baitu jokatu. Tolosarra zigortuta dago txartel horien zikloa bete behar duelako. Bere ordez joka dezakeena Esteban Granero izan daiteke.

Asteazkenean jokatuko dira final-laurdenetako joaneko beste bi partidak. Milanek Bartzelonaren aurka jokatuko du San Siron eta Bayern Munichek Frantzian jokatuko du Olympique Marselleren aurka.