Txapeldunen Liga
Final-laurdenak
Bayern, Real Madrilen zain eta Chelseak ez du ezustekorik nahi
Erredakzioa
eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute Real Madril-Apoel partida 20:45etik aurrera. Beste neurketan, Chelseak eta Benficak jokatuko dute Stamford Bridgen.
-
Real Madrilen entrenamendua. Argazkia: EFE
Real Madrilek 0-3 gainditu zuen Apoel joaneko partidan eta eskura ditu Txapeldunen Ligako finalerdiak. Karim Benzema (2) eta Kaka jokalarien golekin nagusitu ziren zuriak.
Mourinhok aldaketak egiteko asmoa dauka Santiago Bernabeun jokatuko den partidarako eta Apoel taldearen helburua irudi ona ematea da. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek 20:45etik aurrera.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Casillas; Altintop, Sergio Ramos, Pepe, Coentrao; Xabi Alonso, Sahin edo Granero, Özil; Kaka, Cristiano Ronaldo edo Higuain.
Apoel: Chiotis; Poursaitides, Kaka, Paulo Jorge, Boaventura; Nuno Morais, Helio Pinto, Charalambides, Trickovski; Manduca eta Ailton.
Epailea: Gianluca Rocchi (ITA).
Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.
Ordua: 20.45
Beste partidan, Chelseak eta Benficak neurtuko dituzte indarrak, Stamford Bridgen. Joaneko neurketan gol bateko errentarekin irabazi zuen talde ingelesak Lisboan (0-1). Chelseak ez du ezustekorik nahi. Kanporaketa gainditzen badu, Bartzelonaren aurka jokatuko du finalerdietan.
Ustezko hamaikakoak:
Chelsea: Cech; Ivanovic, Terry, Cahill, Cole; Mikel, Lampard, Meireles; Mata, Sturridge, Torres.
Benfica: Artur Moraes; Maxi Pereira, Luisao, Javi García, Emerson; Matic, Witsel; Gaitán, Aimar, Bruno César; Cardozo.
Epailea: Damir Skomina (Eslovenia)
Futbol-zelaia: Stamford Bridge (Londres)
Ordua: 20.45