Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (Joanekoak)

Juventus eta Chelsea, faboritoak Vila-realen eta Lilleren aurkako partidetan

EITB Media

Astearte honetan Vila-realek Juventus hartuko du Zeramika estadioan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Chelsea egungo txapeldunak Lille izango du aurkari Stamford Bridgen.

  • Unai Emery

    Unai Emery, Vila-realeko entrenatzailea, Young Boysen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Astearte honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko bi partida jokatuko dira, 21:00etan. Vila-realek Juventus hartuko du etxean eta Chelseak Lille taldearen bisita jasoko du.

Zeramika estadioan jokatuko da Vila-realen eta Juventusen arteko norgehiagoka. Italiako taldea da faboritoa, baina Unai Emeryk zuzentzen duen taldea sasoiko eta bolada onean iristen da neurketa honetara. Vila-realen ez dira jokatzeko prest egongo min hartuta dauden Gerard Moreno, Francis Coquelin eta Ruben Peña. Bestalde, Juventusen, lesionatuta daude Giorgio Chiellini, Paulo Dybala eta Federico Chiesa. Neguko merkatuan fitxatu duten Dusan Vlahovic aurrelari serbiarrak debuta egingo du Juventusekin Txapeldunen Ligan. Turingo taldeak lehenengoz jokatuko du Zeramika estadioan.

Eguneko beste partida Londresko Stamford Bridge estadioan jokatuko dute Chelsea egungo txapeldunak eta Lillek. Jason Mount eta Calum Hudson-Odoi Chelseako jokalariak ez dira prest egongo norgehiagoka honetarako. Lillek ezustekoa eman nahi du, eta zalantzan dago Renato Sanchesen parte-hartzea.