Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (itzulikoa)
Bayern Munich, Salzburgo, Liverpool eta Inter, final-laurdenetarako txartelen bila
EITB Media
Martxoaren 8an jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko Liverpool - Inter Milan eta Bayern - Salzburgo partidak.
-
Kimmich eta Lewandowski, Bayern Municheko jokalariak. Argazkia: EFE
Astearte honetan, martxoaren 8an, jokatuko dira Liverpool - Inter Milan eta Bayern Munich - Salzburgo Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidak, 21:00etan.
Anfield estadioan (Ingalaterra), Liverpoolek Inter Milan hartuko du. Ingalaterrako taldeak abantailarekin ekingo dio lehiari, joanekoa 0-2 irabazi zutelako. Liverpoolen Thiago Alcantara eta Joel Matip jokalarien parte-hartzea zalantzan dago; Roberto Firminok, aldiz, ez du jokatuko. Italiako taldean prest daude Joaquín 'Tucu' Correa, Robin Gosens eta Matias Vecino, baina Nicolo Barellak ez du jokatuko, zigortuta dagoelako.
Bestalde, Allianz Arenan (Alemania) Bayern Munich eta Salzburgo ariko dira nor baino nor. Joaneko norgehiagoka bana berdinduta (1-1) amaitu zen. Bayern da faboritoa, nahiz eta joanekoan uste baino gehiago sufritu zuen. Municheko taldean, azken partidetan jokatu ezinda egon den Manuel Neur atezaina hasieratiko hmaikakoan egongo da, baina Alphonso Daviesek eta Leon Goretzkak ezingo dute jokatu. Salzburgok historia egin nahi du Txapeldunen Ligako final-laurdenetara lehen aldiz sailkatuta. Jerome Onguene ez dago jokatzeko prest Austriako taldeari dagokionean, eta Oumar Solet parte-hartzea zalantzan dago. Rasmus Kristensen eta Noah Okafor hasirako hamaikakora itzuliko dira.