Itxi

Txapeldunen Liga

'Bild' egunkariak dioenez

Bayernek 50.000 euruko isuna ezarri dio Riberyri Robben jotzeagatik

Erredakzioa

'Bild' egunkariak jakinarazi du bi jokalariek aldageletan liskarra izan zutela Real Madrilen aurkako Txapeldunen Ligako partidaren atsedenaldian.

  • Kroos falta jaurtitzeko prest; Robenn eta Ribery borroka eragin zuen eztabaidan. Argazkia: EFE

Bayern Municheko jokalaria den Franck Ribery frantziarrak 50.000 euroko isuna ordaindu beharko du bere taldekidea den Arjen Robben jo zuelako iragan astearteko Real Madrilen aurkako partidako atsedenaldian. Bayernek 2-1 irabazi zion madrileko taldeari finalerdietako joaneko partida. Hala publikatu du Alemaniako 'Bild' egunkariak.

Bi jokalari hauen arteko borroka Alianz Arenako aldageletan gertatu zen. Ribery eta Toni Kroos falta bat nork botako eztabaidan ari ziren eta Robben sartu zen tartean Toni Kroosek jaurti behar zuela esanez. Komunikabide alemaniar ugarik adierazi zutenez, Riberyk ukablikda eman zion Robbeni aldageletan. Gauza ez zen larriagoa izan Bastian Schweinsteiger tartean sartu eta banatu egin zituelako.