Itxi

Txapeldunen Liga

Bayern-Chelsea

Di Matteo: 'Bayern aurkari zaila da Europan esperientzia duelako'

Erredakzioa

Chelsea taldeko entrentzaileak finala 'ehuneko 50ean' dagoela onartu eta titulua lortzeko gogor borrokatuko dutela argi utzi du prentsaurrekoan.

  • Di Matteo eta Drogba. Argazkia: EFE

    Di Matteo eta Drogba. Argazkia: EFE

Roberto Di Matteo Chelseako teknikariak Bayern taldearentzat hitz gozoak izan ditu gaur. Entrenatzaile italiarraren ustez, Alemaniako taldea "aurkari oso zaila da eta Europan esperientzia handia duelako".

"Finala ehuneko 50ean dago bi taldeek irabazteko aukerak dituztelako. Bayern eta gu titulua lortzen saiatuko gara", azaldu du Di Matteok Chelseak burututako lan saioaren ostean.

Lau jokalari garrantzitsu ezin izango ditu deialdian sartu Italiako teknikariak, Ivanovic, Terry, Ramires eta Meireles zigortuta baitaude. Hala ere, "jokalari hauek taldea laguntzeko prest egongo dira eta finalerako duten esperientzia oso baliagarria izango da", azaldu du Di Matteok.

David Luiz brasildarraren eta Gary Cahill ingelesaren parte hartzea azken unera arte zalantza izango da, baina Roberto Di Matteok finalerako prest egongo direla uste du.

"Taldearentzat txarrena lesionatuta dauden jokalariak ez berreskuratzea izan daiteke, baina badaezpada entrenamenduetan beste aukera batzuk probatu ditut eta prest gaudela uste dut", adierazi du Di Matteok.