Motorra
Motoziklismoa
Alemaniako Sari Nagusia astebete atzeratuko da
Erredakzioa
Schsenringeko zirkuituan korrituko den lasterketa uztailaren 7an egiten zen, baina Nazioarteko Motoziklismoko Federazioak erabaki duenez, 2013ko uztailaren 14an egingo da.
-
Jorge Lorenzo munduko txapelduna, iazko lasterketa baten. Argazkia: EFE
Alemaniako Sari Nagusia astebete atzeratzea erabaki du Nazioarteko Motoziklismoko Federazioak. Uztailaren 7an korritzen zen Schsenringeko lasterketa, baina 2013an, uztailaren 14an korrituko da.
Xerezen egiten den Espainiako Sari Nagusia egutegian mantenduko da 2015. urtera arte. Motoziklismoko 2013. denboraldia apirilaren 7an hasiko da Qatarren, eta azaroaren 10ean bukatuko da Valentziako Ricardo Tormo zirkuituan.
Motoziklismoko2013. urteko egutegia:
2013-04-07 Qatarreko SN Zirkuitua: Doha/Losail (lasterketa gauez)
2013-04-21 Ameriketako SN Zirkuitua: Austin
2013-05-05 Espainiako SN Zirkuitua: Jerez de la Frontera
2013-05-19 Frantziako SN Zirkuitua: Le Mans
2013-06-02 Italiako SN Zirkuitua: Mugello
2013-06-16 Kataluniako SN Zirkuitua: Montmelo
2013-06-29 Holandako SN Zirkuitua: Assen
2013-07-14 Alemaniako SN Zirkuitua: Sachsenring
2013-07-21 AEBetako SN Zirkuitua: Laguna Seca (MotoGP Mailako lasterketa bakarrik)
2013-08-18 Indianapoliseko SN Zirkuitua: Indianapolis
2013-08-25 Txekiar Errepublikako SN Zirkuitua: Brno
2013-09-01 Britainia Handiko SN Zirkuitua: Silverstone
2013-09-15 San Marinoko SN Zirkuitua: Marco Simoncelli/ Misano
2013-09-29 Aragoiko SN Zirkuitua: Motorland
2013-10-13 Malaisiako SN Zirkuitua: Sepang
2013-10-20 Australiako SN Zirkuitua: Phillip Island
2013-10-27 Japoniako SN Zirkuitua: Motegi
2013-11-10 Valentziako SN Zirkuitua: Ricardo Tormo-Valentzia