Itxi

Motorra

Espainiako txapelketa

Autocrossa: Iturburuk Alcañizen irabazi zuen

K.I.

Erredakzioa

2-A kategorian irabazi zuen irundarrak. Buruturiko bi txandatan, lehen eta hirugarren postuak eskuratu zituen. Kategoria honetan sailkapen nagusian Arkaitz Uranga laugarren sailkatu zen.

Alcañizko Motorland zirkuituan Espainiako autocross txapelketako lehen lasterketa burutu zen pasa den asteburuan. Euskal gidari baten garaipena ekarri zigun, Jesus Iturburu nagusitu baitzen turismoetan.

2-A kategorian irabazi zuen irundarrak. Buruturiko bi txandatan, lehen eta hirugarren postuak eskuratu zituen. Kategoria honetan sailkapen nagusian Arkaitz Uranga laugarren sailkatu zen.

Car Cross mailan bi euskaldun sartu ziren finalean. Iker Lujanbiok laugarren postua lortu zuen eta Aitor Etxeberria hamalaugarren postuan sailkatu zen.

Espainiako txapelketa beste bost txapelketak osatuko dute.

EGUTEGIA:

· CIUTAT LLEIDA. 10-11 apirila
· ARA LLEIDA. 5-6 ekaina
· CARBALLO. 3-4 uztaila
· ARTEIXO. 14-15 abuztua
· MIRANDA. 25-26 iraila