Itxi

Motorra

Malaisiako Sari Nagusia

Bat Formula: 'Pole'a Webberrentzat; Ferrariek eta Hamiletonek, kale

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Nico Rosberg izan da bigarren eta Sebastian Vettel hirugarren. Barrichello eta Schumacher laugarren ilaratik aterako dira.

Mark Webberrek (Redbull) lortu du ''pole''a Malaisiako Sari Nagusiko entrenamendu ofizialetan azkarrena izan ondoren. Bigarren postuan bukatu du Nico Rosbergek (Mercerdes GP) eta lehen ilaratik aterako dira biak. Hirugarren postua Sebastian Vettelentzat (Redbull) izan da eta berarekin batera laugarren bukatu duen Adrian Sutil (Force India) egongo da bigarren ilaran. Laugarren ilaratik aterako direnak zazpigarren bukatu duen Rubens Barrichello (Williams) eta zortzigarren izan den Michael Schumacher (Mercedes GP) izango dira.

Eguneko ezusteko negatiboa Fernando Alonsok (Ferrari), Felipe Massak (Ferrari) eta Lewis Hamiltonek (McCLaren) eman dute. Hirurak entrenamenduetako lehen txandan kanpoan geratu dira. Alonso eta Hamilton hamargarren ilaratik aterako dira eta Massa, aldiz, hamaikagarrenetik.

Bat Formulan dauden beste bi pilotu espainiarrak Q2an geratu dira kanpoan. Pedro de la Rosak (BMW Sauber) hamabigarreen bukatu du eta seigarren ilaratik aterako da. Jaime Algersuari hamalaugarren izan da eta zazpigarren ilaratik aterako da.

Malaisiako Sari Nagusiko irteera ordena:

LEHEN&' || 'nbsp;ILARA

Mark Webber (AUS) RBR RB6 Renault 1:49.327
Nico Rosberg (GER) Mercedes GP MGP W01 1:50.673

BIGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Sebastian Vettel (GER) RBR RB6 Renault 1:50.789
Adrian Sutil (GER) Force India VJM03 Mercedes 1:50.914

HIRUGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Nico Hulkemberg (GER) Williams FW32 Cosworth 1:51.001
Robert Kubica (POL) Renault R30 1:51.051

LAUGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Rubens Barrichello (BRA) Williams FW32 Cosworth 1:51.511
Michael Schumacher (GER Mercedes GP MGP W01 1:51.717

BOSGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Kamui Kobayashi (JPN) BMW Sauber C29 Ferrari 1:51.767
Vitantonio Liuzzi (ITA) Force India VJM03 Mercedes 1:52.254

SEIGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Vitaly Petrov (RUS) Renault R30 1:48.760
Pedro de la Rosa (ESP) BMW Sauber C29 Ferrari 1:48.771

ZAZPIGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso STR5 Ferrari 1:49.207
Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso STR5 Ferrari 1:49.464

ZORTZIGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Heikki Kovalainen (FIN) Lotus T127 Cosworth 1:52.270
Timo Glock (GER) Virgin VR01 Cosworth 1:52.520

BEDERATZIGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Jenson Button (GBR) McLaren MP4/25 Mercedes
Jarno Trulli (ITA) Lotus T127 Cosworth 1:52.884

HAMARGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Fernando Alonso (ESP) Ferrari F10 1:53.044
Lewis Hamilton (GBR) McLaren MP4/25 Mercedes 1:53.050

HAMAIKAGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Felipe Massa (BRA) Ferrari F10 1:53.283
Karun Chandhok (IND) HRT F1 HRT1 Cosworth 1:56.299

HAMABIGARREN&' || 'nbsp;ILARA

Bruno Senna (BRA) HRT F1 HRT1 Cosworth 1:57.269
Lucas di Grassi (BRA) Virgin VR01 Cosworth 1:59.977