Motorra
Rallyesprinta
Vilariño, nagusi Ñañarrin
K.I.
Erredakzioa
Sailkapenean bigarren Xabi Lujua izan zen eta podiuma osatu zuena, Mikel Urkiola.
Ander Vilariño goitik behera nagusitu zen larunbatean korrituriko Ñañarri rallyesprinteko hirugarren ekitaldian. Amezketan hasi, Abaltzisketa eta Orendain igaro, eta Alegin amaitu zena.
Hiru erlojupekoetan egin zuen denborarik onena, azkenekoan 5’26.1-ko denbora egin zuen. Denboraldiko hirugarren proba izan zen eta hiruak irabazi ditu hondarribitarrak.
Sailkapenean bigarren Xabi Lujua izan zen eta podiuma osatu zuena Mikel Urkiola.
SAILKAPENA
1 Ander Vilariño/Angela Vilariño 16:38,0
2 Xabier Lujua/Txiki Burgos + 00:45,0
3 Mikel Urkiola/Samuel Benitez + 01:38,7
4 Rafa Ateka/Txarli Etxaniz + 01:43,8
5 Aingeru Castro/Angel Castro +01:50,7
6 Mattin Villares/Juan Bidegain +01:55,2
7 Andoni Lopez de Muniain/Iñigo Korres + 01:57,1
8 Iñaki Alberdi/Jorge Del Cid +02:04,5
9 Adur Alberdi/Fernando Santos + 02:07,5
10 Lebeiti/Argoitz Ircio +02:09,3