Itxi

Motorra

Hungariako S.N

Bat Formula: Webberrek garaipena eta mundialeko lidergoa lortu ditu

Erredakzioa

Gidari australiarrak Sari Nagusia Fernando Alonso eta Sebastian Vettel bere taldekidearen aurretik irabaztea lortu du.

Red Bull Racing taldeko gidariak irabazi du Hungariako Sari Nagusia Fernando Alonso eta Sebastian Vettelen aurretik. Webberrek, garaipen honekin eta Lewis Hamiltonen arazo mekanikoak izan direla eta, mundialeko lidergoa eskuratzea lortu du. Sebastian Vettelek zigorra jaso du safety car-a pistan zelarik boxeetara sartu delako eta ezin izan du zuen pole position hori mantendu. Sari Nagusia orokorroean istripu askokoa izan da eta horregaitik segurtasun kotxeak garrantzia handi hartu du Hungaroringen.

Hori dela eta Fernando Alonsok bigarren postu oso baliotsua lortu du Red Bull bien artean kokatuz. Laugarren Massa bere Ferrariko taldekidea izan da eta bosgarren Renault taldeko Petrov errusiarra.

Gauzak horrela, Mundiala bero bero jarri da gidarien arteko ezberdinatsuna gutxitu delako. Buruan Mark Webber kokatu da 161 punturekin. Bigarren Lewis Hamilton dago australiarrarengandik lau puntura eta hirugarren Vettel 151 punturekin. Laugarren Jenson Button iazko garailea 147rekin eta bosgarren Alonso 141ekin.

- Hungariako S.N (70 buelta = 306,630 km.):

.1.Mark Webber (AUS) RBR-Renault 1h.41.05.571
.2.Fernando Alonso (ESP) Ferrari + 17.821
.3.Sebastian Vettel (GER) RBR-Renault + 19.252
.4.Felipe Massa (BRA) Ferrari + 27.474
.5.Vitaly Petrov (RUS) Renault + 1:13.192
.6.Nico Hulkemberg (GER) Williams-Cosworth + 1:16.723
.7.Pedro de la Rosa (ESP) Sauber-Ferrari + bira 1
.8.Jenson Button (GBR) McLaren-Mercedes + bira 1
.9.Kamui Kobayashi (JPN) Sauber-Ferrari + bira 1
10.Rubens Barrichello (BRA) Williams-Cosworth + bira 1
11.Michael Schumacher (GER) Mercedes + bira 1
12.Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso-Ferrari + bira 1
13.Vitantonio Liuzzi (ITA) Force India-Merc. + bira 1
14.Heikki Kovalainen (FIN) Lotus-Cosworth + 3 bira
15.Jarno Trulli (ITA) Lotus-Cosworth + 3 bira
16.Timo Glock (GER) Virgin-Cosworth + 3 bira
17.Bruno Senna (BRA) HRT-Cosworth + 3 bira
18.Lucas di Grassi (BRA) Virgin-Cosworth + 4 bira
19.Sakon Yamamoto (JPN) HRT-Cosworth + 4 bira
--- EZ SAILKATUAK/BIRA
. .Lewis Hamilton (GBR) McLaren-Mercedes 21
. .Robert Kubica (POL) Renault 23
. .Nico Rosberg (GER) Mercedes 15
. .Adrian Sutil (GER) Force India-Mercedes 15
. .Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso-Ferrari 1