Itxi

Motorra

Bat Formula

Schumacherrek barkamena eskatu dio Barrichelori

Erredakzioa

Alemaniarrak ez zuela bere taldekide ohiaren bizitza arriskuan jarri nahi adierazi du. Spako Sari Nagusiaren hasieran, epaileek 10 postuko galeraren zigorra jarri diote, Hungariako maniobra dela eta.

Michael Schumacherrek barkamenak eskatu dizkio bere taldekide ohiari, Rubens Barrichelori, pasa den igandean Hungariako Sari Nagusian egin zuen maniobragatik. Schumacherren hitzetan, "Barrichelok bere bizitza arriskuan jarri izan nahi nuelaren sentzazioa eduki badu, ez zen nire intentzio izan, barkatu, ez nuen arriskurik hartu nahi". Gidari alemaniarrak gainera, Sari Nagusiaren ondoren beroturik jarraitzen zuela onartu du eta ondoren epaileek arrazoia izan zutela berretsi du, maniobra oso bortitza izan zela adieraziz.

Zazpi aldiz munduko txapeldunaren hitzetan, berak egindako maniobra ez zen Barrichelo kaltetzeko edo arriskuan jartzeko maniobra izan eta telebistan berriz ere irudiak ikusi eta gero, iritzia aldatu zuela onartu du.