Itxi

Motorra

Malaysiako Sari Nagusia

Toni Elias munduko txapeldun izendatu da Moto2 mailan

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Pilotu katalanak laugarren bukatu du Malaysiako Sari Nagusiko lasterketa eta txapeldun izendatzeko puntu nahiko bildu ditu. Roberto Rolfok irabazi du lasterketa.

Toni Elias (Moriwaki) pilotu katalana Moto2 mailako munduko txapeldun izendatu da gaur Malaysiako Sari Nagusian laugarren postua lortu ondoren.

Laugarren postua lortuz Eliasek 262 puntu ditu sailkapen orokorrean eta 94 puntuko aldea du Julian Simonekiko. Denboraldia bukatzeko hiru lasterketa falta direla kontutan hartuta Simonentzat ezinezkoa da Elias sailkapenean harrapatzea.

Lasterketa Roberto Rolfok (Suter) irabazi du. Alex De Angelis (Motobi) izan da bigarren eta Andrea Iannone (Speed Up) hirugarren.

Lasterketako sailkapena:

.1. Roberto Rolfo (ITA/Suter) 41:09.412
.2. Alex de Angelis (RSM/Motobi) + 0.040
.3. Andrea Iannone (ITA/Speed Up) + 5.915
.4. Toni Elias (ESP/Moriwaki) + 6.322
.5. Alex Debon (ESP/FTR) + 11.912
.6. Karel Abraham (RCH/FTR) + 12.458
.7. Stefan Bradl (GER/Suter) + 12.519
.8. Dominique Aegerter (SUI/Suter) + 12.589
.9. Jules Cluzel (FRA/Suter) + 15.010
10. Simone Corsi (ITA/Motobi) + 16.707
11. Hector Faubel (ESP/Suter) + 20.179
12. Alex Baldolini (ITA/ICP) + 20.462
13. Yonny Hernandez (COL/BQR Moto2) + 21.638
14. Michael Ranseder (AUT/Suter) + 22.388
15. Claudio Corti (ITA/Suter) + 24.512

Munduko txapelketa:

.1. Toni Elias (ESP) 262 puntu (MUNDUKO TXAPELDUNA)
.2. Julian Simon (ESP) 168
.3. Andrea Iannone (ITA) 163
.4. Thomas Luthi (SUI) 138
.5. Simone Corsi (ITA) 119
.6. Jules Cluzel (FRA) 101
.7. Gabor Talmacsi (HUN) 95
.8. Yuki Takahashi (JPN) 86
.9. Shoya Tomizawa (JPN) 82
10. Roberto Rolfo (ITA) 75
11. Alex Debon (ESP) 63