Motorra
Bat Formula
Alonso: 'Aurkari nagusi Mark Webber zela uste genuen'
Erredakzioa
"Frantziako Tourra bezalakoa da, lasterketa batek ez du txapelketa erabakitzen", azaldu zuen asturiarrak behin Sari Nagusia bukatuta.
Fernando Alonsok (Ferrari) porrot handia jaso zuen igandean Abu Dabiko Sari Nagusian. Sebastian Vettel alemaniarrak irabazi zuen Bat Formulako munduko txapelketa eta Alonsok behin proba bukatuta azaldu zuen bere ustez Mark Webber zela markatu beharreko aurkaria.
Mark Webberren geldialdi goiztiarra izan zen gakoetako bat: "Bi aukera genituen, postua berarekin babestea edo Petrov (Renault) edo Rosberg (Mercedes) pilotuekin egitea. Eta Webberrekin egitea erabaki genuen gure ustez bere zelako aurkari nagusia. Azkenean, beste biak joan ziren azkarrago", adierazi zuen Alonsok.
"Geldialdiari buruz aste osoan zehar hitz egingo da; postu garrantzitsuak galdu genituela...Baina hauxe Frantziako Tourra bezala da: elastiko horia segundo batzuengatik galdu genuen, baina ez azken erlojupekoagatik. 19 lasterketa dira, 19 etapa; mendia egon da, erlojupekoak, esprintak...eta batzuetan ondo irten da eta besteetan ez. Lasterketa batek ez du txapelketa erabakitzen".