Itxi

Motorra

'Inoiz baino indartsuagoa'

Kubicak aurten itzuli nahi du lehiaketara

Erredakzioa

'Sendatze epeak murrizteko gogo handiak ditut. Ez dakit nolakoa den hezur bat, baina konpondu eta berehala nire txanda izango da, nik jarri beharko ditut mugimenduan', azaldu du.

Robert Kubica pilotuak istripu larria izan zuen aurreko asteburuan Italian, ralli batean. ''La Gazzetta dello Sport''ek berari egindako elkarrizketa bat argitaratu du gaur eta lehiaketara ''aurten itzuli nahi'' duela adierazi du.

''Prestakuntzarekin hastea baino ez daukat buruan. Inoiz baino indartsuagoa itzuli nahi dut. Istripu larri baten ondoren gauzak aldatzen dira, hobetzen duzu'', esan du pilotuak.

Istripuari buruz ez duela ezer gogoratzen aitortu eta jazotakoa Daniele Morelli bere agenteak azaldu ziola esan du. Baikorra da Kubica: ''Sendatze epeak murrizteko gogo handiak ditut. Ez dakit nolakoa den hezur bat, baina konpondu eta berehala nire txanda izango da, nik jarri beharko ditut mugimenduan'', azaldu du.

Gaur beste bi ebakuntza egingo dizkiote poloniarrari, oinean eta humeroan. ''Azken ebakuntza izango da eta listo. Atzamarrak ondo daude, badakit, eta besoa ere''.