Motorra
Balantze positiboa
Efren Vazquez, denboraldiaurrearekin 'pozik'
Erredakzioa
Bi aste barru hasiko da denboraldia, Qatarren. 'Oso luzea' dela gogora ekarri eta 'garrantzitsuena erregulartasunari eustea' dela esan du.
Efren Vazquez pilotu bilbotarra ''pozik'' dago egindako denboraldiaurrearekin. Asteburu honetan bukatu da Xerezko zirkuituan eta bi aste barru denboraldiari hasiera emango zaio Qatarreko Sari Nagusiarekin.
Balantzea positiboa den arren, kilometro gehiago egiteko gogoekin geratu da Vazquez. "Argi daukat lana denborek esaten dutena baino emankorragoa izan dela", adierazi du bilbotarrak. Denboraldia ''oso luzea'' dela gogora ekarri eta ''garrantzitsuena erregulartasunari eustea'' dela esan du.