Motorra
2011
Alonso: 'Melbournen Bat Formula berria hasiko da'
Erredakzioa
'Ferrarin korritzen baduzu titulurako lehiatzea da helburu bakarra', adierazu du pilotu asturiarrak.
Asteburu honetan hasiko den denboraldiarekin batera ''Bat Fornula berria'' hasiko dela iritzi dio Fernando Alonso pilotuak (Ferrari) Pirelli pneumatikoek taldeen estrategia berriak eragingo dituztelako.
''Ikasteko asko dago pneumatiko hauekin eta baita entrenatzeko ere, estrategiari dagokionez ziur korritzeko modu ezberdinak sortuko direla. Melbournen Bat Formula berria hasiko da", esan du.
Alonsorentzat ''estrategian kontzentratzea'' izango da gakoa ''sailkapenean eragina'' izango baitu. Alonsok badaki Bridgestonekoak baino azkarrago andeatuko direla Pirellikoak eta ezinezkotzat jo du zenbat itzuli egin ahal izango dituzten aurretik jakitea.