Itxi

Motorra

Dakar Rallya

Marc Comak bigarren etapa irabazi du eta lidergoan jarri da

Erredakzioa

Minutu bat eta 18 segundo atera dizkio bigarren izan den Ciryl Despres frantziarrari. Joan Barreda espainiarrak eskuratu du hirugarren postua.

  • Marc Coma, bigarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

    Marc Coma, bigarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Marc Coma KTM taldeko pilotuak irabazi du Dakar probako bigarren etapa eta horrekin batera motorren sailkapen nagusiko lehen postuan ezarri da. Etapa Santa Rosa eta San Rafael artean burutu da.

Ciryl Despres (KTM) izan da bigarren Comarengandik minutu eta 18 segundora. Joan Barreda (Husqvarna) izan da hirugarren eta laugarren postua Francisco 'Chaleco' Lopezentzat izan da.

Sailkapen nagusian Coma da liderra, bigarren postuan 'Chaleco' Lopez dago katalanarengatik 2:30era eta hirugarren postuan Despres dago 2:52ra.

Marc Coma KTM taldeko pilotuak irabazi du Dakar probako bigarren etapa eta horrekin batera motorren sailkapen nagusiko lehen postuan ezarri da. Etapa Santa Rosa eta San Rafael artean burutu da.Ciryl Despres (KTM) izan da bigarren Comarengandik minutu eta 18 segundora. Joan Barreda (Husqvarna) izan da hirugarren eta laugarren postua Francisco 'Chaleco' Lopezentzat izan da.Sailkapen nagusian Coma da liderra, bigarren postuan 'Chaleco' Lopez dago katalanarengatik 2:30era eta hirugarren postuan Despres dago 2:52ra.