Motorra
Denboraldi berria
Alonsok eta Ferrarik denboraldia aurkeztuko dute, Madonnan eskiatzen
Erredakzioa
Haiekin batera, Ducatik MotoGPn dauzkan bi pilotuak egongo dira, Valentino Rossi eta Nicky Hayden.
-
Fernando Alonso. Argazkia: EFE
Fernando Alonso espainiarrak, Felipe Massa taldekideak eta Ferrari taldeko gainerako partaideek denboraldi berria aurkeztuko dute aste honetan, Madonna di Campiglion (Italia) eskiatzen.
Wrooom 2012 astelehen honetan aurkeztuko dute eta ostiralera arte iraungo du. Gainera, Valentino Rossi eta Nicky Hayden, Ducati taldeak MotoGPn dauzkan bi pilotuak, ere bertan izango dira. Hala ere, dena ez da aisia izango, eta asteartean, asteazkenean eta ostegunean prentsaurrekoak emango dituzte.
Bestalde, Ferrari aurtengo denboraldiko auto berria prestatzen ari da, eta otsailaren 3an aurkeztuko dute, Maranellon. Horrez gain, hilabete horretako 7tik 10era Jerezen probatuko dute.