Motorra
Estorilgo zirkuituan
Stonerrek lortu du 'pole'a Portugalgo Sari Nagusian
Erredakzioa
Moto2ko mailan, Marc Marquez izan da onena eta Moto3n Sandro Cortese alemaniarrak eskuratu du lehen postua.
-
Casey Stoner. Argazkia: EFE
Casey Stoner australiarrak lortu du "pole"a MotoGPn Portugalgo Sari Nagusirako egindako entrenamendu ofizialetan. 1:37.188ko denbora eginda, Dani Pedrosa (Honda) eta Cal Crutchlow (Yamaha) gainditu ditu. Jorge Lorenzok laugarren bukatu du.
Marc Marquez izan da onena Moto2ko mailan. Thomas Luthi bigarren sailkatu da eta Scott Redding bigarren. Moto3n, Sandro Corteserentzat (KTM) izan da "pole"a Maverick Viñales eta Miguel Oliveira pilotuen aurretik.