Motorra
Moto GPko txapelduna
Stonerrek denboraldia amaitzean motoziklismoa utziko duela adierazi du
Erredakzioa
Gidari australiarrak 'arrazoi pertsonalak' direla eta, denboraldi amaieran motoetako txapelketak utziko dituela adierazi du Le Manseko zirkuituan.
-
Casey Stoner. Argazkia: EFE
Casey Stoner gidari australiarrak ez du Moto GPn jarraituko datorren denboraldian. Honda Repsol taldeko gidariak gaur adierazi duenez, "arrazoi pertsonak" direla eta motoziklismoa uztea erabaki du.
Stonerrek 2007ko eta 2011ko Moto GP txapelketak irabazi ditu eta otsailean aurrenekoz aita bilakatu zen. 26 urteko australiarra txapelketako liderra da 66 punturekin Portugaleko eta Espainako Sari Nagusia irabazi ostean.