Motorra
Monakoko S.N.
Schumacher seigarren postutik irtengo da, 'pole'a lortu arren
Erredakzioa
Alemaniako gidariak eskuratu du 'pole'a, baina Espainiako Sari Nagusian zigorra jasotzegatik seigarren postutik irtengo da. Hori dela eta, Mark Webber irtengo da aurrena Monakoko zirkuituan.
-
Schumacher. Argazkia: EFE
Michael Schumacher (Mercedes) Alemaniako gidariak eskuratu du denborarik onena Monakoko Sari Nagusian. Hala ere Mercedes taldeko gidaria seigarren postutik irtengo da Espainaiko Sari Nagusian zigorra jaso baitzuen.
Schumacherren atzetik, Mark Webber (Red Bull) sailkatu da eta australiarra aurreneko postutik irtengo da lasterketan. Webberren atzetik Nico Rosberg (Mercedes) alemaniarrak lortu du hirugarren denborarik onena.
Fernando Alonso Ferrariko gidariak seigarren postua lortu du, baina Michael Schumacherren aurretik irtengo da lasterketan. Pastor Maldonadok, Espainiako Sari Nagusiko garaileak, bederatzigarren postua eskuratu du, baina hamar postu atzeratu beharko ditu zigorra jaso duelako.