Itxi

Motorra

Britainia Handiko Sari Nagusia

Webber nagusitu da Silverstoneko zirkuituan

Erredakzioa

Fernando Alonso bigarren izan da lasterketan eta munduko sailkapeneko liderra da. Sebastian Vettel izan da hirugarren Britainia Handiko Sari Nagusian.

  • Webber irabazlea, saltoka Alonsoren (bigarren) eta Vettelen (hirugarren) begiradapean. Argazkia: EFE

Mark Webber (Redbull) australiarrak irabazi du Britainia Handiko Sari Nagusia, Bat Formulako Mundialeko bederatzigarren lasterketa. Webber onena izan da Silverstoneko zirkuituan eta Fernando Alonso (Ferrari) izan da bigarren.

Webberrek helmugarako hiru itzuli falta zirenean aurreratu zuen ordura arte lider joan den Fernando Alonso, eta momentu horretatik amaierara arte lasterketa buruan joan da australiarra. Bigarren postuan bukatu du Alonsok eta Sebastian Vettel (RedBull) izan da hirugarren.

Bederatzi lasterketa jokatuta, Fernando Alonso (Ferrari) da Mundialeko liderra 129 punturekin. Webber da bigarren postuan 116 punturekin, eta Vettelek 100 puntu ditu.

Britainia Handiko Sari Nagusiko sailkapena:

.1. Mark Webber (AUS) Reb Bull Renault 1h.25:11.288
.2. Fernando Alonso (ESP) Ferrari + 3.060
.3. Sebastian Vettel (ALE) Red Bull Renault + 4.836
.4. Felipe Massa (BRA) Ferrari + 9.519
.5. Kimi Raikkonen (FIN) Lotus Renault + 10.314
.6. Romain Grosjean (FRA) Lotus Renault + 17.101
.7. Michael Schumacher (GER) Mercedes + 29.153
.8. Lewis Hamilton (GBR) McLaren Mercedes . + 36.463
.9. Bruno Senna (BRA) Williams Renault + 43.347
10. Jenson Button (GBR) McLaren Mercedes + 44.444
11. Kamui Kobayashi (JPN) Sauber Ferrari + 45.370
12. Nico Hülkenberg (ALE) Force India Merrcedes + 47.856
13. Daniel Ricciardo (ITA) Toro Rosso Ferrari + 51.241
14. Jean-Eric Vergne (BEL) Toro Rosso Ferrari + 53.313
15. Nico Rosberg (ALE) Mercedes + 57.394
16. Pastor Maldonado (VEN) Williams Renault (itzuli batera)
17. Heikki Kovalainen (FIN) Caterham Renault (itzuli batera)
18. Timo Glock (ALE) Marussia (itzuli batera)
19. Charles Pic (FRA) Marussia Cosworth (itzuli batera)
20. Pedro de la Rosa (ESP) HRT Cosworth (Bi itzulira)
21. Narain Karthikeyan (IND) HRT Cosworth (Bi itzulira)