Motorra
Indiako Sari Nagusia
Vettelek bere legea inposatu du Indiako entrenamendu libreetan
Erredakzioa
Alemaniarrak eta Fernando Alonsok bigarren saioan lehia estua izan dute, baina azkenean Vettelek denborarik onena lortu du.
-
Vettelen autoa Indiako zirkuituan. EFE
Red Bull autoak nagusi izan dira Indiako Sari Nagusiko entrenamendu libreetan. Sebastian Vettel alemaniarrak denborarik onena lortu du eta Fernando Alonso hirugarren sailkatu da.
Gidari alemaniarrak eta espainiarrak bigarren saioan lehia estua izan dute, baina azkenean Vettelek denborarik onena lortu du. Alemaniako gidaria goizean ere azkarrena izan da.