Itxi

Motorra

Polemika

FIAk Vettelen aurreratzea legezkoa izan zela adierazi du

Erredakzioa

"Vettelek guztia modu egokian egin zuen. Aurreratzea legezkoa zen eta ez genuen sekula zalantzarik izan", azaldu du Charlie Whiting FIAko lasterketa zuzendariak.

  • Vettel. Argazkia: EFE

    Vettel. Argazkia: EFE

Sebastian Vettelek Jean Eric Vergneri Brasilgo Sari Nagusian egindako aurreratzea legezkoa izan zela azaldu du Charlie Whiting FIAko lasterketa zuzendariak, Sport Bild aldizkarian. Gainera, aurreratzea Sari Nagusian zehar aztertu zutela erantsi du.

"Vettelek guztia modu egokian egin zuen. Azken semaforo horitik 350 metrora zegoen bandera berdearen aurrean erreakzionatu zuen berak", adierazi du Whitingek.

"Aurreratzea legezkoa zen, ez genuen sekula zalantzarik izan", gaineratu du. Aurreratzeak debekatzen dituen abisu horia baliorik gabe uzten du bandera berdeak, Whitingen hitzetan.

Vettelen atzetik zihozen gidariek ez zuten kexarik aurkeztu mikrofonoen bidez. Arauren bat urratu izan balitz normalena kexaren bat azaltzea izango litzatekela esan du Whitingek.