Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Madril 2020
Madril, Istanbul edo Tokio?
Erredakzioa
Madrilek 2020. urteko Olinpiar Jokoak antolatu nahi ditu, eta, larunbatean Buenos Airesen (Argentina), Tokio eta Istanbul izango ditu "aurkari".
-
Madrid 2020. Argazkia: EFE
Larunbat honetan ezagutuko da, 22:00ak inguruan, 2020. urteko Olinpiar Jokoak antolatuko dituen hiriaren izena. Hiru hautagai daude: Madril, Tokio eta Istanbul.
Madrilek hirugarrenez jarraian aurkeztu du hautagaitza, eta konfiantzaz egiten du, baina baita zuhurtziaz ere.
Aukeraketa Buenos Airesen (Argentina) izango da, eta Espainiako ordezkaritzak badaki zaila izango dela Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kideak konbentzitzea.
Madrilen aukeraketak Espainiako ekonomiaren berrindartzea sustatuko luke. Horrek 85.000 lanpostu berri inguru sortuko lituzke.
20:45etatik aurrera zuzenean jarraitu ahal izango da aukeraketa eitb.com-en