Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Londres 2012
Londres, Jokoek bilduko duten jendetzaren aurrean prestatzen
Erredakzioa
Hiriko agintariek adierazi dutenez, lanera oinez joatea, ordutegiak aldatzea eta, posible bada, etxean lan egitea komeni da.
-
Londreseko Estadio Olinpikoa
Bost hilabete falta dira bakarrik Olinpiar Jokoei hasiera emateko, eta, horren aurrean, hiriko agintariek neurri batzuk iragarri dituzte, batez ere garraioetan jendetza pilatzea saihesteko.
Baliteke egunero hiru milioi joan-etorri baino gehiago egotea Londresen, eta, horren aurrean, agintariek lanera oinez joatea, ordutegiak aldatzea eta, posible bada, etxean lan egitea gomendatu dute.