Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Dusseldorfen
Lau judoka euskaldunek Olinpiar Jokoetarako sailkatzea bilatuko dute
Erredakzioa
Oiana Blancok, Kiyoshi Uematsuk eta Sugoi Uriartek behin-behineko sailkatzea lortu dute. Yahaira Aguirrek emaitza iraultzeko aukera izango du Alemanian.
-
Judo. Argazkia: BAT Basque Team
Asteburuan (otsailaren 18 eta 19an) lau judoka euskaldunek Olinpiar Jokoetarako sailkatzea bilatuko dute Dusseldorfeko Judoko Sari Nagusian. BAT Basque Team taldeko Oiana Blancok, Sugoi Uriartek, Kiyoshi Uematsuk eta Yahaira Aguirrek Londresen egoteko txartela bilatuko dute.
Sugoi Uriartek, Oiana Blancok eta Kiyoshi Uematsuk behin-behineko sailkatzea lortu eskuan dute eta Yahaira Aguirrek sailkapenean postuak igotzeko aukera izango du Dusseldorfen.