Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Inaugurazio ekitaldia
Rafa Nadal izango da Espainiako banderaduna
Erredakzioa
Tenislaria aho batez aukeratu dute inaugurazio ekitaldian Espainiako bandera eramateko, Olinpiar Jokoetan Iker Martinezek eta Xabi Fernandezek domina gehiago irabazi arren.
Espainiako Batzorde Olinpiarrak Rafa Nadal hautatu du Londreseko Olinpiar Jokoetan Espainiako banderaduna izateko. Erabakia aho batez hartu dute, "espainiar kirola hobekien ordezka dezakeena baita", Alejandro Blanco presidentearen arabera.
Espainiako talde olinpiarrarekin doazenen artean, Iker Martinez eta Xabi Fernandez euskal kirolariak dira domina gehien irabazi dituztenak. Hala ere, Pekinen urrezko domina irabazi zuen tenislaria hautatu dute.
284 kirolarik (15 federaziotako 169 gizon eta 16 federaziotako 115 emakume) osatuko dute Espainiako taldea. Oraindik, 271 baino ez daude konfirmatuta. Horien artean, euskal ordezkariak ere izango dira; oraingoz, 16k lortu dute bertan parte hartzeko eskatutako marka.
Espainiako Batzorde Olinpiarrak dagoeneko esan du domina lortzen dutenei zer sari emango dien. Banakako kiroletan, urrea irabazten dutenek 94.000 euro jasoko dituzte; zilarra lortzen dutenek, 48.000 euro; eta brontzea lortzen dutenek, 30.000 euro. Binaka aritzen direnentzako sariak 75.000, 37.000 eta 25.000 eurokoak izango dira, eta talde kirolen kasuan, 50.000, 29.000 eta 18.000 eurokoak.
Espainiako Batzorde Olinpiarrak Rafa Nadal hautatu du Londreseko Olinpiar Jokoetan Espainiako banderaduna izateko. Erabakia aho batez hartu dute, "espainiar kirola hobekien ordezka dezakeena baita", Alejandro Blanco presidentearen arabera.Espainiako talde olinpiarrarekin doazenen artean, Iker Martinez eta Xabi Fernandez euskal kirolariak dira domina gehien irabazi dituztenak. Hala ere, Pekinen urrezko domina irabazi zuen tenislaria hautatu dute.284 kirolarik (15 federaziotako 169 gizon eta 16 federaziotako 115 emakume) osatuko dute Espainiako taldea. Oraindik, 271 baino ez daude konfirmatuta. Horien artean, euskal ordezkariak ere izango dira; oraingoz, 16k lortu dute bertan parte hartzeko eskatutako marka.Espainiako Batzorde Olinpiarrak dagoeneko esan du domina lortzen dutenei zer sari emango dien. Banakako kiroletan, urrea irabazten dutenek 94.000 euro jasoko dituzte; zilarra lortzen dutenek, 48.000 euro; eta brontzea lortzen dutenek, 30.000 euro. Binaka aritzen direnentzako sariak 75.000, 37.000 eta 25.000 eurokoak izango dira, eta talde kirolen kasuan, 50.000, 29.000 eta 18.000 eurokoak.