Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Londres 2012
Jonathan Castroviejo, oso pozik
Erredakzioa
Getxoko txirrindulariak Samuel Sanchez lesionatuaren lekua hartuko du Londreseko Olinpiar Jokoetan. Erlojupeko eta iraupen proban hartuko du parte.
-
Jonathan Castroviejo. Argazkia: EFE
Jonathan Castroviejo txirrindulari bizkaitarrak Londreseko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte, eta oso pozik dago. Castroviejok Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) lesionatuaren legua hartuko du, erlojupeko zein iraupen proban.
"Kirol ekitaldi handiena da eta bertan izatearekin oso harro nago. Poztasun handia ematen dit Olinpiar Jokoetan izateak", adierazi du. Erlojupeko probako liderra Alejandro Valverde izango dela azpimarratu du Getxokoak: "Valverde laguntzea da gure helburua".