Itxi

Olinpiar Jokoak

Domina gehien dituen kirolaria

Michael Phelpsen balentria

Erredakzioa

Estilo libreko 200 metroko lau errelebuko proban lortutako urrearekin, Larisa Latynina gimnastaren marka (18) hobetu du estatubatuarrak (19).

00:37
Phelps, historian domina gehien irabazi duen kirolaria

Michael Phelps da Olinpiar Jokoen historian domina gehien lortu dituen kirolaria (19). Asteartean urrea eskuratu zuen estatubatuarrak estilo libreko 200 metroko lau errelebuko proban, eta haren balentria azpimarratzekoa da.

Phelpsek Larisa Latynina gimnastaren marka (18) hobetu du horrela. Errelebuko proba baino lehen zilarrezko domina eskuratu zuen igerilariak tximeleta estiloko 200 metroko proban. Urrea Hegoafrikako Chad Le Closentzat izan zen. Phelpesen balentria ikaragarria da: urrezko 15 domima, zilarrezko bi eta brontzezko beste bi.

Dominen zerrenda:
19 Michael Phelps (AEB/Igeriketa/2004-2012)
18 Larisa Latynina (URS/Gimnasia/1956-1964)
15 Nikolay Andrianov (URS/Gimnasia/1972-1980)
13 Boris Shakhlin (URS/Gimnasia/1956-1964)
13 Edoardo Mangiarotti (ITA/Eskrima/1936-1960)
13 Takashi Ono (JPN/Gimnasia/1952-1964)