Itxi

Olinpiar Jokoak

Piraguismoa

Maialen Chourraut: 'Domina talde guztiarentzat da'

Erredakzioa

"Baliotsuena urrea da, baina arerioen jaitsierak oso onak izan dira. Haizea kontran genuen eta proba zaildu du horrek", adierazi du lehiaketa amaitu ostean.

  • Maialen Chourraut podiumean. EFE

    Maialen Chourraut podiumean. EFE

"Slalom taldeak urte asko daramatza gogor lanean, oztopo handiekin, eta domina taldearentzako sari bat da. Horrela, domina talde guztiarentzako da. Pozik nago, besterik gabe. Pozez zoratzen egoteko aukerak nituen", adierazi du Maialen Chourrautek K1ean brontzezko domina irabazi eta gero.

Chourraut pozik agertu da, baina Londresera heldu baino lehen urrearekin amets egiten zuen: "Baliotsuena urrea da, baina arerioen jaitsierak oso onak izan dira. Haizea kontran genuen eta proba asko zaildu du horrek".

"Dominak brontze zaporea du. Final estua izan da aurkariak oso azkar jaitsi direlako, oso ondo egin dute. Poloniarra jaitsi baino lehen domina gertu ikusi dut egia esan", erantsi du.

"Domina lortzeko urteetan zehar lan handia egin du talde nazionalak eta oztopo handiak izan ditugu bidean", onartu du gipuzkoarrak. "Podiumean izatea ikaragarria da. Egurrezko kutxa bat dut domina gordetzeko", gaineratu du.