Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Atletismoa
Mullera, 3000 metroko oztopodun probatik kanpo
Erredakzioa
Espainiako atletak "txakur bat bezala” tratatu dutela salatu du, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak bere helegitea onartuta taldera berriz itzuli dela.
-
Mullera, lehenengo seriearen ostean. Argazki: EFE.
Angel Mullera 3000 metroko oztopodun probatik kanpo geratu da, lehenengo jardunaldian erorita. Hamaikagarren eta azken-hirugarren postuan bukatu du proba. Atleta espainiarrak Olinpiar Jokoetan debutatu du, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak bere helegitea onartuta. Dopin susmoengatik baztertu zuten taldetik.
Atleta azken bi asteetan "txakur bat bezala" sentitu dela esan du. Espainiak taldetik baztertu zuen, hedabide batek dopatzeko produktuak gomendatzen zizkion prestatzaile batekin elkartrukatutako posta elektronikoak argitaratu ondoren. Mullerak Kirol Arbitrajeko Auzitegira jo zuen, eta horrek helegitea onartu du.
Erorikoaren ostean, Mullerak lasterketa bukatu du, azken postua saihesteko asmoz. "Nire aitarengatik heldu naiz, gaur orain dela hamar urte hil zela betetzen delako", esan du.
"Sentimentuak badauzkazu, min eman behar dizu", esan du. Berak ez duela hedabide batek edozein gauza argitaratzearen errua esan du atletak, are gehiago "hedabide horrek ez baditu gauzak behar bezala azaltzen. Bestela, ez nintzateke albiste izango", gehitu du.