Itxi

Olinpiar Jokoak

Tenisa

Murrayk errebantxa hartu, Federer gainditu eta urrea irabazi du

Erredakzioa

Duela hiru aste Wimbledoneko finala galdu eta gero Britainia Handiko tenislariak suitzarra hartu du mendean (6-2, 6-1 eta 6-4), agertoki berean.

  • Teniseko podiuma. EFE

    Teniseko podiuma. EFE

Duela hiru aste Wimbledoneko finala galdu eta gero Andy Murray Britainia Handiko tenislariak Roger Federer suitzarra hartu du mendean (6-2, 6-1 eta 6-4), agertoki berean. Horrela, Murrayk errebantxa hartu eta urrezko domina irabazi du Londreseko Olinpiar Jokoetan.

Eskoziako tenislariak Grand Slameko urteko hirugarren finala galdu zuen, baina Olinpiar Jokoetako finalean urrezko domina bereganatu zuen, ordubete eta 56 minututan. Horrela, galtzailearen mamua ezabatu du Murrayk.