Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Atletismoa
Boltek bere bigarren urrea irabazi du Londresen
Erredakzioa
Jamaikarra azkarrena izan da 200 metroko proban eta bi urrezko domina irabazi ditu, Pekinen egin bezala.
Usain Boltek urrezko domina irabazi du 200 metroko lasterketan, Londresko Olinpiar Jokoetan lortutako bigarren urrea, 100 metroko proba ere irabazita. Jamaikarrak Pekinen duela lau urte egindako balentria errepikatu du, bi urre olinpiko irabazita.
Jamaikako atletak 19.32 segundo eman ditu 200 metro korritzeko. Oraingoan, Boltek ez du errekorrik hautsi, eta ahoa atzamarrarekin estaltzeko denbora izan du azken metroan. Jamaikarrak olinpiar errekorra hautsi egin zuen 100 metroko probako finalean, historiako bigarren markarik onena eginda (9.63), eta historia egiten jarraitu du 200 metroko finalean.
Yohan Blakek, munduko 100 metroko lasterketako txapeldunak, zilarrezko domina irabazi du, 19.44ko denborarekin. Brontzezko domina Warren Weirrentzat izan da, jamaikarrez betetako podiuma osatuta.