kirolak
Aitorpena
Getxok 2014ko Europako kirol hiririk onenaren saria jaso du
ERREDAKZIOA
Aitorpenak kirol arloko aurtengo egitaraurik onena saritzen du.
-
Getxoko Fadura polikiroldegia. Argazkia: getxo.net
Getxo herri bizkaitarrak 2014ko Europako kirol hiririk onenaren saria jaso du ACES Europen eskutik -kirol arloko hiri europarren elkartea-, astelehen honetan Getxoko udalak jakitera eman duenez.
Gian Francesco Lupatelli, ACES Europeko presidenteak, gutun bat idatzi dio Alvaro Gonzalezeri, Getxoko Kirol arloko zinegotziari. Bertan, Getxo pertsona askorentzat kirol-eredua dela nabarmendua du, izan ere, osasuna, hezkuntza, integrazioa eta errespetua hartzen dira hizpide nagusi.
2014ean Kirol Hiri bezala aitortu zituzten 17 hirik hautatu zezaketen sari honetara, eta antolakuntzakoen hitzetan “aurtengo kirol egitaraurik onena aurkeztu duen hiria Getxo izan da”.