kirolak
2014ko emaitzak
Eusko Jaurlaritzak lau dopin kasu positibo baieztatu ditu
ERREDAKZIOA
2014an jasotako 252 laginetan, 15 emaitza atipiko atzeman dira.
-
Dopin substantziak. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, 2014ean dopinaren aurkako kontrolak %34 areagotu ditu. Izan ere, Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak (DAEA) ia bikoiztu egin du irteera kopurua: 24 irteera 2013an, eta 47 irteera 2014ean. Azken hauetan, 252 gernu-lagin jasoz, hain zuzen ere, aurreko urtean baino 65 gehiago. Gainera, 2015ari begira, 300 lagin jasotzea du helburu DAEAk.
2014an jasotako 252 laginetan, 15 emaitza atipiko atzeman dira. Hauen artean, 4 emaitza kontrakoak izan dira, dopin kasu positiboak, eta gainerako 11 emaitzak kasu irregularrak deiturikoen artean kokatzen dira.
Kasu irregulartzat hartzen dira, analisian medikuaren aginduz hartutako sustantziaren bat erakusten duten kasuak, edota laborategiko emaitzek positibotzat jotzeko adina ziurtasun ematen ez duten kasuak.
2014ko lau kontrako kasuak, kirol proba hauetan atzeman ziren:
- Santikurtz Klasikoa. Legazpi. Afizionatuen txirrindularitza. Atzemandako sustantzia: EPO rekonbinantea.
- Euskadiko Harri txiki Txapeketa. Aia. Herri kirolak. Atzemandako sustantzia: Terbutalina
- Euskadiko Gizon-proba txapelketa. Nabarniz. Herri kirolak. Atzemandako sustantzia : Benzoilecgonina
- Gasteizko Maratoi erdia. Gasteiz. Atletismoa. Atzemandako sustantzia : efedrina