kirolak
Asteazkenean 22:00etan
Errege Kopa: Sevilla-Getafe, finalerdiak hasten dira
Josu Bilbao
Erredakzioa
Sevillak kanporaketa erabakita utzi nahi du etxean. Getafek lau urtetan kopako hiru finalerdi jokatu ditu.
Bihar hasiko da Sevilla eta Getaferen arteko errege kopako finalerdia. Getafera alde on batekin joateko andaluziarrek partida borbila jokatu beharko dute. Talde Madrildarrak, bestalde, Sanchez Pizjuanen gola egitea dute helburu.
Pasaden urtean Athleticen aurka gertatutako ustekabea berriz ez gertatzeko, Manolo Jimenezen mutilek erabakita utzi nahi dute kanporaketa etxean. Horretarako Sevillak Getafe gainditu beharko du. Michelek gidatutako taldea etxetik kanpo gola egiten saiatuko da, izan ere madrildarrek aurten kopa baitute helburu. Roberto Soldado aurrelaria, zalantza da partidurako atzo ez baitzen bere jokalagunekin entrenatu.
Ostegunean beste finalerdia jokatu da gaueko 22:00etan Atlético de Madrid eta Racingen artean.