Eskubaloia
Finalerdietan kanporatuta
Eskubaloia (Errege Kopa): Reyno de Navarrak ez du finala jokatuko
Erredakzioa
Bartzelona-Borges izan da nagusi finalerdietako partidan 35-34ko markagailuarekin eta finalean Ademar Leon izango du aurkari.
FC Bartzelonak Errege Kopako finalerako txartela lortu du finalerdietan Reyno de Navarra gaindituta (35-34). Kostata irabazi dute katalanek azken unera arte dena eman duen talde nafarraren kontra.
Noddesbo eta Nagyren golek, alde batetik, eta Alvarezek eta Crowleyrenek, bestalde, bihotzekoa emateko moduko amaiera eragin dute. Azkenean Bartzelonako jokalarien beteranotasunak erabaki du norgehiagoka.
Fitxa teknikoa:
35 - Bartzelona Borges (19-16): Danjel Saric; Victor Tomas (5), Konstantin Igropulo, Lazlo Nagy (8), Magjus Jermenyr, Jesper Noddesbo (5), Juanin García (5) -hasierako taldea-, David Barrufet (ps); Daniel Sarmiento (3), Iker Romero (3), Siarhei Rutenka (3), Joachim Boldsen, Mikel Anssen (2), Cristian Ugalde (1).
34 - Reyno de Navarra (16+18): Malik Besirevic; Ivan Nickcevik (4), Carlos Ruesga (3), Gedeon Guardiola (5), Davor Dominkovic, Niko Mindegia (1), Marius Jurkiewizcz (7) -hasierako taldea-, Radivoje Ristanovic (ps), Arkaitzt Vargas, Fernando Hernandez (3), Adrián Crowley (4), Víctor Alvarez (2), Ratjo Nikolic eta Alberto Aguirrezabalaga (5).
Markagailua bost minuturo 2-4, 6-7, 9-9, 11-11 16-14, 19-16 (atsedenaldia), 23-20, 27-22, 30-22, 32-25, 33-30 eta 35-34 (amaiera).