Eskubaloia
22. jardunaldia
Asobal Liga: San Antonioren erakustaldia Ademarren kontra (35-25)
Erredakzioa
Garrantzi handiko bi puntu batu ditu San Antoniok partida borobila eginda.
Reyno de Navarra San Antoniok garaipen erraza lortu zuen etxean Reale Ademar Leonen aurka (35-25). Kopan eskainitako joko ona berretsi dute horrela nafarrek.
Malik atezaina bikain aritu zen eta goian Ruesga zein Jurkiewicz jokalarien jokoa azpimarratzekoa da.
Garrantzi handiko bi puntu batu ditu San Antoniok. Asteburu honetan Errekopan arituko da Iruñako taldea.
Fitxa teknikoa:
35 - Reyno de Navarra San Antonio (20+15): Malik (Ferrero, ps), Dominikovic (-), Vargas (-), Jurkiewicz (7), Victor (2), Alberto (4), Nikcevic (3,1p), Niko (3), Ruesga (10,2p), Gedeón (2), Nikolic (1), Hernandez (2) eta Crowley (1).
25 - Reale Ademar Leon (12+13): Alamo (Alilovic, ps), Chernov (-), Carou (-), Buntic (2), Mikel (7), Ortigosa (3,2p), Denis (2), Garcia Vega (2), Prce (-), Castresana (2), Doder (4), Bicanic (3) eta Cabanas (-).
Markagailua bost minuturo: 3-3, 5-6, 9-7, 13-8, 16-9 eta 20-12 (atsedenaldia). 23-13, 25-16, 28-17, 30-18, 33-20 eta 35-25 (amaiera).