Itxi

kirolak

BBVA Liga

Camacho (Osasuna-Xerez): "Zaila da Xerez salbatzea"

Asier Legarda

Taxoare

Bere taldearen asmoen berri eman dio gorritxoen entrenatzaileak Xerezi.

Denboraldiko azken jardunaldian Osasunak ez du ezer jokoan izango Xerezen aurkako norgehiagokan, baina Jose Antonio Camachok argi utzi du bere ustez Xerezek mailari eusteko oso aukera gutxi dituela, nahiz eta Cadizeko hirian baikortasuna den nagusi: "Xerezek oso zaila dauka salbatzea, beste taldeen emaitzak aintzat hartu gabe Osasuna Nafarroako Erresuman mendean hartzea oso zaila izango baita Xerezentzat", esan du gorritxoen entrenatzaileak.

Iragan asteburuan Espanyolen zelaian hasieratik jarri hamaikakoaren aldeko apustuari eutsi ahal dio Camachok azken sailkatuari aurre egiteko. Min hartuta dauden Etxaide, Nekounam, Roversio eta Delportez gain taldeko bi golegilerik onenak, Pandiani eta Aranda, deialditik at utzi ditu Camachok.

Ustezko hamaikakoa:

Roberto; Azpilikueta, Flaño, Josetxo, Monreal, Puñal, Ruper, Masoud, Vadocz, Calleja, Dady.