Eskubaloia
Hirugarren titulua
ABF Liga: Itxako, txapeldun!
Erredakzioa
Izarrako taldeak 38-17 irabazi dio azken ihardunaldian Vicar Goya taldeari eta titulua eskuratu du.
Itxako Reyno de Navarrak ABF Ligako titulua eskuratu du Vicar Goya taldeari Lizarreria pabilioian 38-17 jipoitu pndoren. Hirugarren titulua du talde nafarrak aurten Espainiako Superkopa eta Erreginaren Kopa irabazi baititu.
Izarrako taldeak urte natural honetan bost titulu lortu ditu. Datorren urterako Oana Soit eta Carmen Martin fitxatu dute.